Etiketak

2016(e)ko azaroa 11, ostirala

KLIMOGRAMAK


Klimogramak leku jakin batean denbora tarte batean egin duen tenperatura eta prezipitazioak neurtzen dituen grafikoa da. 
Hona hemen Donostiako klimograma bat:

EUSKAL HERRIKO KLIMAK

EUSKAL HERRIKO KLIMAK

Euskal Herrian lau klima mota desberdin ditugu:

-Klima Ozeanikoa: Euria ugari eta tenperatura epela duena. Udak ez dira oso beroak, ezta neguak oso hotzak ere. 

-Tarteko klima: Klima ozeanikoan baino euri gutxiago eta tenperatura-aldaketa handiak (neguan eta udan).

-Klima mediterraneo kontinentala: Euri gutxi egiten du. Uda beroak eta negu hotzak.

-Mendialdeko klima: Uda epelak, negu hotzak eta elurra ugari egiten du. 

2016(e)ko azaroa 2, asteazkena

PUNTU KARDINALAK

PUNTU KARDINALAK

Puntu kardinalak lau dira:
Iparraldea(I), Hegoaldea(H), ekialdea(E) eta Mendebaldea(M). 
Ez galtzeko eta orientatzeko erreferentzia moduan erabiltzen dira.


ZEINU KONBENTZIONALAK



Esan didate zeinu konbentzionalak edo argigarriak lantzen ari zaretela!!
Mapetan agertzen diren elementuek ikur bat dute, ikur honi zeinu konbentzionala deitzen diogu.




MAPA MOTAK

MAPA FISIKOA


MAPA POLITIKOA